XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Magnetismoa: gauza harrigarria

Iman-harria

Duela 2.500 urte baino gehiago magnetita izeneko harria aurkitu zuten.

Burdinazko eta altzairuzko gauzak erakartzeko propietatea dauka.

Erakargarritasun hori edukitzeko beste iman handi baten eragina du.

Imantzar hori Lurra da.

Iparrorratza: iman berezia

Ardatz baten gainean jiratzen duen imandutako orratza batez osatzen da.

Puntu kardinalak markaturik dauden biribil baten inguruan jiratzen du.

Orratzak markatzen duen iparra-hegoa norabideak orientatzeko balio du.

Txinatarrak izan ziren imana erabili zuten lehenengoak.

Geroago arabiarrei iparrorratzaren funtzionamendua erakutsi zieten eta hauek berriz, Erdi Aroan, mendebaldera ekarri zuten.

Iman artifizialak

Gaur egun imanak ez dira harri naturalak.

Artifizialki fabrikatzen dira.

Zertarako diren kontuan hartuz, halako itxura ematen zaie.

Lurraren ardatza

Benetako Iparburua

Iparburu magnetikoa

Zer erakartzen du imanak?

Burdina, altzairua edo nikela duten metalak bakarrik erakartzen ditu imanak.

Beira, egurra, plastikoa, kobrea, zilarra... ez ditu erakartzen.

Zer gauza ez ditu erakartzen imanak?